WING TSUN
Batez ere praktikoa den arte martziala da, eta defentsa pertsonala du helburu.
Gehien bat distantzia ertaina eta laburra lantzen ditu. Horregatik da eraginkorra.
Ikaskuntza bi multzotan egituratzen da:
- LAT SAO (distantziak ireki eta ixteko aukera ematen du)
- CHI SAO (distantzia laburra, esku itsaskorrak)
Irakaskuntzak HIRU MODU barnebiltzen ditu:
- SIU NIM TAO (ideia txikia)
- CHUM KIU (zubia zeharkatuz)
- BIU TZE (hatz hegalariak)
Eta EGURREZKO PANPINA (MUK YAK CHONG).
Hori guztia mailaren arabera lantzen da.
Estilo leuna da, indarrari aurre ez egitea defendatzen duena. Horrexegatik, hain zuzen, edozein pertsonak praktika dezake, adina, sexua edo sendotasun fisikoa alde batera utzita.


